Appa hi
Appa hi!
What is it about?
Appa hi!
App Details
App Screenshots
App Store Description
Appa hi!
Oñatiko hika praktikatzeko eta ikasteko APPa! Jokatu partidak eta joan
mailak gainditzen.
Hitanoa, alokutiboa, toka, noka... Badakizu zer diren? Berdin da!
Oraintxe daukazu aukera ikasteko.
Jardun hika (toka zein noka), APP honek eskaintzen dizkizun
galdera-erantzunekin, eta 5 asteko epean Oñatiko hitanoaren oinarrizko
egiturak eta aditzak ezagutzeko aukera izango duzu, baita hutsetik
hasita ere, modu samurrean.
Hizkuntzaren alderdi bat praktikatzeko aplikazioa da, baina betiere
alderdi ludikotik abiatuta. Hikaren teoria eta aditz-taulak ere
aurkeztuko dizkizugu, baina galdera-erantzun bidez antolatutako jokoa
da APP honen oinarria. Euskaldun guztiei eskainia, gazte zein adineko,
euskara-maila edozein dela ere.
Appa hi! aplikazioa eskuko telefonoaren bidez Oñatiko hitanoa
praktikatzeko eta ikasteko aplikazioa da. Bost astean, oso modu
errazean, erabiltzaileak Oñatiko euskararen oinarrizko egitura guztiak
jasoko ditu eta galdera-erantzun bidez, hitanoaren ezagutuko du.
35 egunean, egunero pilula batean, informazio jakin bat ematen da:
azalpenak, marrazkiak (Mirari Sagarzazu marrazkilariarenak) eta
bideoak, adibideekin. Ondoren, azalpenekin lotutako galdera-sorta bat
dator: partidak. Galdera guztiei zuzen erantzunez gero, hurrengo
egunean beste pilula bat egiteko aukera izango du erabiltzaileak.
Astero errepaso bat egongo da, eta maila bat igotzeko aukera. Guztira
bost maila dira gainditu beharrekoak, aste bakoitzeko bat. Bakoitzak
bere erritmora egin dezake prozesua. Galderei zuzen erantzuten eta
mailak gainditzen doanak, 5 astean lortuko du Oñatiko hikaren
oinarriak ikastea.
CodeSyntaxek garatu du, Badihardugu euskara elkartearekin batera, eta
Oñatiko hainbat eragilek, Udalarekin batera, antolatutako Ingo Xonau!
Proiektuaren barruan sortu da. Ingo xonau! proiektua herri ekimenetik
sortu zen, Oñatin hitanoa biziberritzeko asmoz, 2019an. Andrazkoen
hika (noka) galtzen ari zen herrian: hiztun gazteenek 50 urte inguru
zituzten eta berreskuratzen saiatzea erabaki zuten. Egin diren hamaika
ekimen eta jardueren artean beste bat da Appa hi!, hitanoa ikasteko
aplikazioa. Ea gustuko duzuen!
APP honek Oñatiko adizkiak ikasteko aukera ematen du oraingoz, baina laster batean batuko formak ere eskainiko ditu eta, aurrerago, beste herri batzuetako hitanoa ikasteko ere balioko du, APParen datu-basera hizkera ezberdinetako adizkiak eta ariketak gehitu ahala.
AppAdvice does not own this application and only provides images and links contained in the iTunes Search API, to help our users find the best apps to download. If you are the developer of this app and would like your information removed, please send a request to takedown@appadvice.com and your information will be removed.